Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak

Partidu gogorra larunbatean Ardanzas Park-ean jokatutakoa, azken egunetako eguraldiak zelai lokastuak usten ari da Euskal Herri guztian eta honek errugbian jokoa asko baldintzatzen du.

Bi taldeek gogotsu ekin zioten lehenengo minutuetan, baina jokoa motela zen lokatzaren ondorioz eta motzean jokatu behar izan zuten, pase luzeak aurrertatutako baloietan amaitzen zutelako gehienetan. Mele ugari eta gutxinaka irabazitako metroak izan ziren partiduko ezaugarririk nagusienak, bi taldeen estrategia argi zegoen, baloia kontrako zelaira eraman eta bertatik entsegurako bidea metroka landu. Honela atsedenaldira iritsi ziren 6 – 0 markagailuan, etxeko taldeak bi zigor kolpe onbideratu eta gero.

Pasa den urteko argazki bat. Egilea: Felix Beitia

Bigarren zatiko dinamika oso antzekoa izan zen, oso zaila zen eskura jokatzea eta aurrera egitea lortzen zuten bakoitzean jokaldia aurrera pasean amaitzen zen. Hala ere, Avia Eibar rugby taldeak bi entsegu egitea lortu zituen, lehenengoa bigarren zatiko hasieran eta bigarrena hirurogeita hamargarren minutu inguruan, hau zigor entseilua izan zen, bizkaiko taldeak jarraian egindako falten ondorioz. Bestalde, armaginek garesti ordaindu zuten beraien zelaian egindako zigor kolpeak, Uribealdeako taldeak makiletara jaurti zuen izan zituen aukera guztietan eta honela lortu zituzten 21 puntuak, sei zigorkolpe eta bote laisterrean jaurtitako ostiko batez.

Azkenenan garaipena etxeko taldearentzat, 21-12, izan zen eta bisitariek ez zuten punto bonusik lortu. Ez zen Avia Eibarren Egunik onena izan, baina liga luzea da eta partidu guztiak epaileak pitatu arte jokatu behar dira.

Uribealdearten eskutik: Iturraspe, Lopategi, Llona, Elosegi, Acebo, Landia, Campos, Wikitera, Ruiz, Diez, Aburto, Artigas, Garay, Arana, Zabala, Peña, Lizarraga eta Amutio.

Eibarren eskutik: Moya, Gallego, Ortiz, Zamakola, Zabaloy, Julen, Jimenez, Meabebasterretxea, Müller, Arrizabalaga, Albizu, Vergara, Garcia, Malabe, Vilches, Arrillaga, Caling eta Amor

Azken albisteak