Liga hastear dagoen honetan, Eibar Rugby taldeak bere plantila indartzeko Euskal Herriko jokalariak erakartzeari ekin dio.
Taldea osatzeko azkenengo jokalaria, Lide Erbina Ordiziarra izan da. Espainiako Selekzioarekin internazionala da, XV eta baita VIIarekin ere. Gainera, aurreko urtean VIIko munduko serieetan urteko jokalari debutante onenaren saria eman zioten!
Ziur gaude Lidek gure jokoa indartzen eta hobetzen lagunduko digula!
ONGI ETORRI LIDE!!
Azken albisteak