Kategoria: Bestelako berriak

Ohorezko B maila hastear dago, hau da, Espainiako errugbiko goreneko kategoriara igotzeko aukera ematen duen fasea.

AVIA Eibar-ek partidaz partida joatea du helburu, jardunaldi bakoitzera guztiz kontzentratuta heltzeko. Lehenengo helburua Muralla izango da, talde galiziarra. Jardunaldia domeka honetan, martxoak 10, 12:00tan Eibarko Unbe zelaian izango da.

Oraingoan ere gure zaleak animatzen ditugu denboraldi osoan zehar egin duten bezala, GERTURATZERA, OIHU EGITERA eta ANIMATZERA, eurei esker Euskadiko posturik gorenera igotzea lortu baitugu eta ziur gaude honetan ere lagunduko gaituzuela!

ZUEN ANIMOAK DIRA GURE INDARRA!! AURTEN BAI!!

Azken albisteak