Covid ondorioz hainbat jardunaldi atzeratu ostean, Gernika-Txingudi-Eibar triangeluarra jokatzeko aukera izan dute U16 eta U18koek Gernikako zelaian.
Argi dago gure jokalariak Gernikako erraldoien eta Txingudiko trebeen aurka pixkanaka-pixkanaka hazten ari direla, markagailuko bereizketak gero eta laburragoak direlako jardunaldi bakoitzean.
Entrenamenduetan egiten duten lan handiaren ondorioz, teknikoki eta fisikoki asko hobetzea lortu dute, eta hori argi ikusi da jokalekuan, non jokaldi handiak eman dizkiguten: jarraitutasunez, hainbat fase jarraian erasoan eta laguntza jarraiak.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Txingudiko jokalariei eta Staff teknikariari, azken jardunaldian min hartu zuen jokalariarekin izan duten arduragatik.
Oso jardunaldi ona zapatukoa.
Eskerrik asko guztioi!!