– Jokin lesionatu egin zara… Nola zaude orain? Nola kudeatzen ari zara emozionalki baja hau?
Bai,beste bat kolekziorako…Segiduan berriz martxan jartzeko prest eta taldiari laguntzeko prest.
– Ligako 7. jaurdunaldian zaudete, Nola ikusten duzu Ohorezko B Maila? Gero eta lehiakorragoa da?
Badirudi talde gehienek esfortzuak egiten dituztela fitxaketak egiteko eta taldeak indartzeko.Hasiera baten horrek maila igotzen duela esango nuke.
– Nola ikusin duzu taldearen erritmoa orain arte? Zertan hobetu du?
Badoa taldea sendotzen naiz eta partidu bakarra irabazi orain arte. Batzuetan erabaki okerrengatik eta beste batzuetan suerte faltagatik, partidu batzuetan ez dugu behar bezala lehiatu baina lanean jarraitzen dugu gauza horiek aldatzeko .
– Aurten harrobiko gazte asko dago. Nola ari zarete haiekin lanean gazteak mailara egokitzeko?nortasuna
Bai,badaude taldekide gazte eta berri batzuk taldean.Pixkanaka minutuak eta konfiantza hartzen doaz, baina ez da horren erreza mailara egokitzea.Jubeniletatik Ohorezko B mailarako jauzia dexente handia da eta asko entrenatu beharra dago taldean garrantzitsua izan ahal izateko.Asko animatu eta zaindu behar dugu gazte jendea,harrobiak izan behar duelako beti gure nortasuna.