Kategoria: Bestelako berriak


Anne Fernandez de Corres, Eibar Rugby taldera gehitu da. 22 urteko Gasteiztarra, espainiako selekzioarekin internazionala dena, izan da goi mailan diarduten euskal jokalarietatik eibarko taldera azkena gehitzen.

Anne Fernandez de Corres, Erbina ahizpekin batera, linea eibartarra indartzeko asmoarekin egindako fitxaketa hirukoitza da eta horretaz gain, Eibar goi mailako topaketa puntu bihurtzea du helburu.

Euretaz gain, aurrelariak ere indartu dira. Inger Jongerius holandarrarekin eta Ti Tauasosi Zelanda berriko jokalariarekin.

Inger Jongerius 25 urte dituen bigarren lerroko jokalaria da, gorputz indartsua eta goi mailako txapelketako esperientziarekin. Ti Tauasosi ere, 33 urterekin, oso indartsua da eta 8 moduan jokatzen du.

Eibar Rugbyk ez du galdu nahi goi mailan jokatzeko aukera eta horrekin, bertako jokalariak profesionalizatzeko aukera, exijentzia altuko mailetan lortuko duten esperientziarekin.

Azken albisteak