Kategoria: Bestelako berriak

 

Avia Eibarrek beste bi fitxaketa berri gehitu ditu hastear dagoen Ohorezko B mailarako.

Kluba, nazioarteko esperientziadun jokalariekin sendotu da bere helburuak lortu ahal izateko, Iberdrolako Ohorezko mailara heltzea.

Bestalde, eibartarrak etengabe hazten ari dira, eta, zalantzarik gabe, jokalari berriek eta honelako nazioarteko erreferenteek bertako jokalarien kirol maila hobetzen lagunduko dute.

HARONO MIERE NGAIRE eta KIRITAPU WESTLAKE Zelanda Berrikoak dira. Haronok, normalean bigarren lerroan jokatu arren, aurrelari moduan hainbat posiziotan jokatzeko gaitasuna du. Kiritapuk, hiru laurdenean jokatzen duenak, jokoa dinamizatzen lagunduko du.

Berriro ere, Job Sports LLC eskertu nahi dugu jokalarien etorrera errazteagatik eta emakumezkoen errugbia hazten egiten duen lanagatik.

 

www.jobs-sports.com

Azken albisteak