Kategoria: Bestelako berriak, Senior Neskak

Joana Murray ofizialki Eibar errugbian hasiko da. Jokalari durangarrak erreginaren kopan parte hartu zuen eibartarrekin. Lehen urtea zen Eibar Erreginaren Kopan lehiatzen zela, eta emaitzak izugarriak izan dira 5. postuan geratuz.

Joana Murray, Getxoko eta CRATeko jokalari ohia da. Jokalari aldakorra, dinamikoa, eta bizkorra da. Aurreko denboraldian goi mailako ligan atsedenaldia hartzea erabaki zuen, eta Durango etxeko taldera itzuli zen.

Baina oraingoan gogotsuago eta ilusio handiagoz itzuliko da DHra “denboraldi honetan Ohorezko Maila jokatuko dut berriro, jokalari bezala hobetzen jarraitzeko eta lehiatzeko gogoz. Taldeari ezarritako helburuak lortzen lagundu ahal izatea espero dut. ”

Ongi etorri joana!.

Azken albisteak