Eibar Rugbyk bi jokalari berri ditu: Jessi Courtman eta Lauren Roberts.Bi jokalariak, 24 urtekoak, Eibarko aurrealdea indartzera datoz.
Lauren Roberts, Dubaikoa, 1 ’72 metrokoa eta 90 kg-koa da, eta 8 kg-koa. Jokalari dinamikoa eta azkarra. Gaztea izan arren eskarmentu handia du errendimendu altuan, Bradforden eta Newcastlen jokatu du.
Jessica Courtman, 1 ‘6 m eta 83 kg-koa, Ingalaterrako jokalari polifazetikoa da. Erdialdean zein aurrealdean jokatzen du. Lehian aritutako jokalaria. Rugby League-n jokatu du Australian, eta England Womanen. Gainera, kickboxing eta MMA zale amorratua da!
Bigarren denboraldian, Ohorezko Mailan, Eibarrek bere gabeziak indartu ditu, lehiatzen eta hobetzen jarraitzeko. Ongi etorri neskak!.