Kategoria: Senior Mutilak A Kronikak

Eibar rugbiak martxa onean jarraitzen du!! Dagoeneko jarraian 8 garaipen lortu ditu. Azken garaipena igande honetan 12: 30ean Palentziaren aurka nagusitasun argia izan ondoren lortu du.

Eibartarrek jokatu duen 2. itzuliko 2. partida izan da. Lehenengo fasean lehian zegoen 6 posizioan geratu zen. Denboraldia hasi zenetik taldeak izan duen aurrerapena oso nabarmena izaten ari da, eta horren emaitza jarraian lortutako 8 garaipenak dira.

Palentziaren aurka, Eibartarrak obalaren eta partidaren jabe izan zen, Palentziako taldeari bere jokoa erakusteko ia aukerarik utzi gabe. Jose Luisek, bigarren entrenatzaileak eta lerroko entrenatzaileak dionez; “oso partida serioa izan da, entrenatzaileek ezarritako helburuak bete ziren, partidaren erritmoa hasieratik ezarriz Palentziako taldeari aukerarik eman gabe.”

Larunbat honetan 17: 30etan etxean jokatuko dute, Bera Beraren aurka eta helburuetako bat garaipen errekor hau lortzen jarraitzea izango da!

ZORIONAK MUTILAK!

Azken albisteak