Kategoria: Eskola ERT

Zapatuan, hilaren 17an, gure 14 azpikoek kontzentrazioa izan zuten Txingudin. Hamabostera jokatzen zuren lehenengo aldia izan zen. Gure eibartarrek talde gogor bati egin behar izan zioten aurre, agerikoa zen denbora gehiago zeramatela elkarrekin jokatzen.
Gure gazteek errendimendua igo eta kontzentrazioko azken partida irabaztea lortu zuten.
Eguraldia lagun izan zutenez, zelai barruan zein kanpoan gozatzeko aukera paregabea izan zuten. Franco entrenatzaileak bere taldeko jarrerarekin pozik dagoela esan zuen baina argi dago, lanean jarraitu behar dutela.

Azken albisteak