Kategoria: Bestelako berriak

 

Avia Eibar Rugby taldeko neskek bosgarren jardunaldia jokatu zuten larunbatean Madrilen, 16:00etan.

Lehen zatian, armaginen kontzentrazio faltak baloiaren erabilera kaltetu zuen. Horrek denbora gehiena defenditzen pasatzera behartu zituen. Akatsak izan arren, puntu batzuk eskuratu ahal izan zituzten, markagailuan aurretik kokatuz. Lehen zatia 7-47ko emaitzarekin bukatu zen.

Bigarren zatian, gure neskak kontzentratuago sartu ziren, antolakuntza hobetuz eta beraz, puntuak lortzea posible izan zuten. Azken zati honetan, urtean zehar landutako taktika praktikan jartzen saiatu ziren. Industrialeseko neskek kontraeraso indartsu batekin erantzun zuten, bisitarien entsegu-eremuan bi aldiz sartuz eta biak transformatzea lortuz.
Partida 14-90ekoarekin bukatu zen.

Eskerrak eman nahi diogu Industrialeseri jasotako tratu onagatik eta hirugarren denboragatik!

Zorionak neskak! Jarraitu lanean!

Azken albisteak