Kategoria: Bestelako berriak

Igande honetan, 16: 00etan, emakumezkoen ohorezko mailako taldeak ligari ekingo dio berriro, 2 asteko atsedenaldiaren ostean

Oraingoan Cisneros madrildarraren aurka neurtuko ditu indarrak, 7 punturekin. Eibar errugbiak aukera berri bat du puntuak batu eta mailakatzen joateko.

Hori dela eta, klubetik zaleei Unbe zelaira joan daitezen animatu eta erraztu nahi diegu, doako autobus bat jarriz haien eskura. Aldez aurretik, 13: 00etatik aurrera, bazkaria eta edaria izango da GURIDI TABERNAN, jai giroan!!

Zatoz animatzera!

Azken albisteak