Abenduak 12a jarri da Iberdrola Ligari hasiera emateko data moduan. Atzerapenaren ondoren, badirudi hilebete honen ostean emakumezkoen errugbi liga nazionalari hasiera emango zaiola.
Avia Eibarko jokalariak lehen aldiz estreinatuko dira liga honetan hilebete luzez entrenatzen ibili ostean.
“Uste dugu jendea harritzeko aukera izango dugula, hilebete hauetan zehar gogor egin dugu lan lehenengo partidara daukagun guztia ematera heltzeko.” dio Cristina Guntin entrenatzaileak, emakumezkoen lehenengo maila nazionalera heltzea lortu duenak. Ligaren hasiera momentu zail batean heldu da Euskadira, baina Patronatu eta Udaletxearen laguntzaz oso ondo ari gara kudeatzen. “Ezin dugu ahaztu gaur egun Eibar Rugby-k goreneko mailan jokatzen duela, garrantzitsua da behar diren infraegitura eta laguntza guztia ematea denboraldi honetan jokatu behar dugun liga arraroan zehar” dio emtrenatzaileak, “kasu hontan, lasai gaude, laguntza asko daukagu eta oso babestuta sentitzen gara zentzu guztietan.”