Kategoria: Bestelako berriak

AVIA Eibar Rugby taldea, Euskal Ligako jardunaldi guztiak irabazita ligako garaile izan ondoren, orain hurrengo pauso gogor baten aurrean aurkitzen da: Ohorezko B maila.

Ohorezko B maila hasteko puntuan dago, 5 jardunaldi jarraian izanik. Baina…ba al dakizu zer den Ohorezko B maila hau? Goreneko kategoriara igotzeko fasea da. Eta lehenengoz, datorren denboralditik aurrera kategoria berri bat bezala jokatuko da.

8 taldek osatuko dute, Andaluzia, Castilla eta Leon, Catalunya, Galizia, Madrid, Valentzia, Euskadi eta Aragoiko federazioak errepresentatuko dituztenak.

8 talde hauek bi taldetan banatuko dira. A TALDEA (iparraldea) eta B TALDEA (hegoaldea). AVIA Eibar A taldean egongo da, Galizia, Cataluynia eta Castilla eta Leonekin batera.

AVIA EIBARREN EGUTEGIA:

-Martxoak 10 : AVIA Eibar – Muralla-ren aurka (UNBE)
-Martxoak 17: Buc/Ubae – AVIA Eibar-en aurka (BARCELONA)
-Martxoak24: Salvador – AVIA Eibar-en aurka (Valladolid)

FINALERDIAK
– Martxoak 31

FINALA
-Apirilak 7

PROMOZIOA
-Maiatzak 12/19

AVIA Eibarrek helburu gogor bat lortzeko lan egingo du, Ohorezko A mailara igotzeko aukera izatea. Dudarik gabe, asko hitz egingo da euretaz!! Animo neskak!!

Azken albisteak