Kategoria: Bestelako berriak

 

Avia Eibar Rugby taldeko neskek seven rugbyko lehen topaketan parte hartu dute larunbat honetan Yuncos hirian (Toledo),
12:00etan hasiera emanaz. Hotz egin arren eguraldi ona izan zuten.

Eibartarrek bere lehen partida 12:40etan jokatu zuten Burgoseko Pingüinas-en aurka. Emaitza justu batekin galdu zen.

Bigarren partida Tonladaren aurka jokatu zen, talde gonbidatu portugaldarra eta txapelketa irabazi zuen taldea. Gure neskek lehen partidako arazoak konpondu ahal izan zituzten eta honek txapeldunen aurkako bigarren partida irabazten lagundu zien.

Hirugarrena Valentziaren aurka izan zen. Eibartarrak hobetzen joan ziren partidak jolastu ahala, Valentziaren aurka irabaztea lortuz, eta honela, taldeko bigarren postua lortuz.

Laugarren partidan hiru eta laugarren postuak ziren jokoan eta beste taldeko bigarren postuko Industriales-en aurka jokatzea tokatzen zitzaien. Partida estu baten ostean, gure neskek garaipena lortu zuten, txapelketako hirugarren postua lortuz.

Eskerrak eman nahi ditugu txapelketarako gonbidapen eta antolakuntzarengatik. Etorkizunean errepikatzea espero dugu!

ZORIONAK NESKAK!

Azken albisteak