Kategoria: Eskola ERT

Martxoak 11 domeka, gure txikiek 10 eta 12 azpikoek, kontzentrazioa izan zuten Hernanin. Errruzgbiz eta dibertsioz beteriko goiza izan zen. Gure txikiek kontzentrazio falta izugarria izan zuten lehenengo partiduetan, baina poliki-poliki hobetuz joan ziren. Eguraldiak asko lagundu zigun eta eguzkia ez ikusi arren, aterri egin zuen. Haurrek lau partidu jolastu zituzten, Hernani, Bera-Bera, Txingudi eta Zarautzen kontra. Goiza etxekoek prestatutako hirugarren denbora goxo batekin bukatu genuen. Haurrak oso ondo pasatu zuten eta irrikitan dauden hurrengo kontzentraziorako; gainera etxean tokatzen zaigu.

Azken albisteak