Kategoria: Bestelako berriak, Eskola ERT

Avia Eibar Rugby (sub18) taldeak Ordiziaren kontra jokatu zuen partida, Unben, iragan urriaren 21ean.

Augusto Vilches entrenatzaileak zuzenduta, jokalariek gogor hasi zuten jokoa eta ederto jokatu ere; baina hutsegite bat tarteko, entsegu bat sartu zioten taldeari, eta une horretatik aurrera, aldapa gora egin zitzaien partida eibartarrei. Hala ere, eta nahiz eta galdu, aurrez aurre aritu ziren une oro, eta joko ona erakutsi zuten jokalariek.

Bejondaiela!

Partidako mele bat

Larunbat honetan, urriak 21, Eibar Rugby Taldeko sub14ko gazteek torneo berri bat jokatu dute mutrikun. Nahiz eta jokalari batzuen falta izan, gaztesk gogotsu joan ziren bertara.

Hiru partidu jokatu zituzten: Lehenengoa mutrikuren kontra jokatu zuten, hau irabaztea lortu zuten egindako defentsa on eta atake azkarragatik.
Bigarrena Bera Beraren aurka jokatu zuten, hauek guztiz gailendu zuten partidua baina ahala ere eibartarrak indartsu aritu ziren. Hirugarrena Athletico San Sebastianen aurka jokatua, nahiko berdindua egon zen eta eibartarrak jokatzeaz gozatu ahal izan zuten.

Zorionak eta segi horrela lanean!

Sub14 taldea entrenatzaileekin

Azken albisteak