Pasa den larunbatean AVIA EIBAR sub14k denboraldi bukaerako bazkaria ospatu zuen Elgoibarren. Bertan, GOYO ZABALOY taldeko entrenatzailearen despedida ekitaldia egin zen, bi urte hauetan sub14-koen ardura izan ondoren. Jokalariek esker ona erakusteko, argazki esanguratsu bat oparitu zioten, denen sinadura bertan lagata.
Izan ere, Goyok asmatu du neska-mutilekin konektatzeko moduan, eta pausoz pauso, agerian geratzen joan dira entrenamenduetan egindako ahaleginaren emaitzak. Disziplinaren ohitura txertatzeko lana garatu du, eta lan horren erdigunean jarri du laguntasuna eta jokalari guztien arteko harreman ona. Horrela, jokalari guztien inplikazioa areagotzea lortu du eta, pixkanaka, ekipo bezala aritzen hastea.
Guzti honek markagailuetan ere islada izan du, bigarren denborada honetan , B multzoaren lehen postuan amaitu dutelarik. Era berean, taldearen hazkundean ere eragina izan du seguru asko, urte bukaera honetan 17 jokalari izatera iritsi bait da, ilusio eta gogoz beteriko 17 neska eta mutil.
ESKERRIK ASKO GOYO!!
Jokin, Ivan, Achraf, Amets, Junior, Carolina, Kaicke, María, Gorka, Hassnain, Aretx, Paul, Ekaitz, Pello, Haritz, Urko eta Unax.