Kategoria: Eskola ERT

Gaur gure 10 eta 12 azpikoek kontzentrazioa izan dute Hernanin. Errugbiz beteriko goiza izan da,bertan hainbat taldek hartu dute partE. Hernani, Txingudi, Irun eta Eibarrek. Gure txikiak badoaz poliki-poliki errugbiak dituen baloreak barneratzen eta horrek ekipo bezala hobeto jolasten laguntzen die. Partidu guztiak jolastu ondoren hirugarren denboraz gozatzeko aukera izan dute beste taldeetako jokalariekin. Gure txikiak badoaz pixkanaka-pixkanaka hobetzen eta jokalari bezala hazten. Irrikaz daude hurrengo kontzentraziorako.

Azken albisteak