Kategoria: Senior Mutilak A Kronikak

Gizonezkoen AVIA Eibar Rugby Taldeak DHB ligako bigarren jaurdunaldia jokatu du igo berri den Ferrolen aurka Galiziar Lurretan, atzo, Azaroak 1 eguerdiko 12etan.

 

Partidu gogorra Eibarreko mutilentzat, 00-03 irabazten hasi arren laister hartu dute aurrea Ferroldarrek. Hortik aurrera ezinezkoa egin zaie armaginei partidua aurrera ateratzea.

 

Gure taldeak ez ditu aukera gehiegi izan, Gradyn Bowd-ek bota duen ostikoaz gain, pare bat aldiz entsegua lortzeko zorian egonda, aukera galdu dutelarik.

 

Esan beharra dago gaurko partidua taldeko gazte askoren lehen bidai luzea izan dela, haietako askok gaur jokatu dituzte lehen minutuak, beste batzuendako, nahiz jokatu ez izan, konbokatuak izan diren lehen partidua izan da. 21 jokalaritatik 13 21azpiko jokalariak izan dira.

 

Eibarrek lanean jarraituko du, lanarekin etorriko baitira emaitzak.

 

Hau izan da hamabosteko titularra

  1. Doudou Kaling 
  2. Erlantz Sanchoyerto 
  3. Gastón Ibarburu 
  4. Alexander Teruel 
  5. Gregorio Zabaloy
  6. Achraf Chajrane 
  7. Ander Fernández
  8. Franco Maggiolo
  9. Gaizka Arrizabalaga 
  10. Gradyn Bowd 
  11. Ahmadfekri El Ghabali 
  12. Pablo Jiménez
  13. Joshua Hodson 
  14. Gari Narvaiza 
  15. Jokin García

AUPA ERT!

 

Azken albisteak