Kategoria: Eskola ERT

 

Gipuzkoako Selekzioa sub-14k Eibar R.T.-ko 3 jokalari deitu du. María Sambu, Carolina Ribeiro eta  Pello Diez gazteek parte hartuko dute selekzioarekin datorren larunbatean, hilak 10, Senperen (Lapurdi) ospatuko  den CÔTE  BASQUE topaketan, Ipar Euskal Herriko taldeekin batera.

Jokalari guztiek batera egingo  duten entrenamendu batekin abiatuko da jardunaldia. Jarraian hainbat partida jokatuko dute, eta bukatzeko bazkari batean elkartuko dira Ipar eta Hego Euskal Herriko jokalariak.

Azken albisteak