( Kontxako VII. txapelketaren kronika ):
Eguraldi desatsegina bizitakoa gaur goizean Gipuzkoako hiriburuan.
Santa Klara uhartetik euri jasa nola gerturatzen zen ikustean, buelta erdi eman eta etxeko berotasunera bueltatzeko gogoa ematen zuen.
Santa Klara aipatzean, gogora ekarri beharra dugu, Kontxako perla eibartarrona dela, Independentziako Gudan ( 1808 – 1814 ) Eibarrek Donostairi emandako armen laguntza zela medio.
Baina orain dela bi mendeetako guda alde batetara utziaz, gure gazteek igande goizean jasandakoaren berri ematera gatozkizue.
Aurten, Kontxako txapelketak bere VII. edizioa ospatzen zuen, Gipuzkoako rugbizale beteranoek txukun txukun antolatzen dutena azken urteetan.
Itsas beherak uzten duen hondartza zatia aprobetxatuz, lauki zuzen itxurako 10 joko eremu antolatu dira, bertan 9 talde ezberdinetako jokalariak parte hartuz,3 adin tarte ezberdinetan banaturik: azpi 10, azpi 12 eta azpi 14.
Taldeak honako hauek izan dira: Zaragoza, Gaztedi, Getxo, Ordizia, Hernani, Arrasate, Txingudi ( Irun ), Iruña eta eibartar armada.
Gazteak gogotsu jaitsi dira hondartzara, areetan beraien grina eta indarra erakusteko prest, baina eguraldi kaxkarrak beraien asmoak laster hoztu ditu.
Nahikoa egin dute gure gazteek, Kantauri itsasotik zetorren enbatari aurre egiten ordu luze baten zehar borrokatuz.
Antolatzaileek, eguraldiaren aurpegi iluna ikusirik, txapelketa bertan behera utzi dute, beti ere gazteen osasuna babestu nahian.
Gaur Poseidonen haserrea eta indarra garaile atera da, baina datorren urtean greziarren itsasoko jainkoari aurre egiteko prest bueltatuko gara.
Gure gazteek gaur bizitakoa bizitzako ikasgai bat izan da. Zailtasunei aurre eginez, talde bikain honetan hasten dihardute, beti ere kirol formakuntza lehenetsiz.
Rugbyan ikasten dituzten jokaldiez gain, hala nola: atzerako paeak, ruck, touch, melé, avant, zigor golpeak, placajeak edo eta enstseguak, Eibarko Rugby Taldean esfortsua eta kemena txikitatik ikasten dituzte,.
Hau da rugbya maite dugunok kirol honetaz miresten duguna; laguntasuna eta taldearen indarra, gaurko gizartean faltan botatzen dena hain zuen ere.
Aupa Eibarko Rugby Taldea! 2019ko maiatzaren 19an.
Azken albisteak