Joan den larunbatean, azaroaren 13an, Uribealdea eta Eibar Rugby taldeen arteko partida jokatu zen.
Partida hori gogorra izango zela aurreikusi zen, aurreko partidetan proposatutako joko motak ikusita. Armaginak denboraldiko lehen garaipena lortzetik zetozen, eta sentsazio onekin iristen ziren zelaira.
Partida espero bezala hasi zen, intentsitate handiarekin bi aldeetatik. Lehen minutuetan Eibarrek entsegua lortu zuen, Nicolas Braim-en bitartez. Lehen zatia 3-10 bukatu zen Eibarren nagusitasunarekin.
Bigarren zatian ez zen entsegurik egon eta nahiz eta denbora estua izan,, kanpoko taldeak partida itxita utzi zuen bigarren ondoz ondoko garaipena lortuz.
Datorren astean Santanderreko Independiente taldearen aurka jokatuko dute eibartarrek haien zelaian. Armaginek sentsazio onekin jarraitzea eta goi mailan lehiatzea izango dute helburu.