Kategoria: Senior Mutilak A Kronikak

Giro onarekin jokatu zuten igande honrtan, 12: 00etan, Eibar rugby taldea vs Ferrol RC. Atarikoan, bazirudien etxekoen alde zegoela partida. Lokaliagatik eta Galiziako taldeak garaipenaren berri jakin gabe zeramatzalako aste batzuk. Armaginek aurkariari erakutsi behar zioten jarreraren jakitun ziren, puntuak lortzeko aukera guztiak aprobetxatuz.

Eibartarrak partidaren bila atera ziren lehen minututik eta talde ferroldarraren zelaian jolastea lortu zuten. Partidaren hasieran Ferroleko jokalari baten txartel horia jaso zuen eta partidua etxekoen alde jartzen laguntzen zuen. Zigor kolpe batekin eta entsegu batekin goitik jarri ziren eibartarrak, eta kontrako taldearen eremu arriskutsua ukitu zuten, nahi zuten guztia lortu gabe.

Lehen zatiaren erdian, galiziarrak bat gutxiagorekin geratuko ziren. Jasotako txartel hori bikoitzagatik, 14 jokalarirekin jokatuko zuen momentu hortatik aurrera. Eibarrek gogor eutsi zion defentsan eta erasoan saiatzen jarraitu zen, 22 eta 0 emaitza lortuz lehen zatian.

Atsedenaldian akats batzuk zuzentzeko, eraginkortasuna hobetzeko eta partida ahalik eta lasterren ixteko izan zen.

Baina bisitariak dena eman zuten eta lehen minutuetan 12 puntu lortu zituzten.

Etxekoek erantzun egin zuten eta jokoa bueltan jarri zuten bisitarien zelaian, 22-etan behin eta berriz jokatuz baina emaitz txikiarekin, entsegu bakarra lortu zuten. Ia amaieran zigor kolpe pare batek 35 eta 17-ko emaitza itxi zuten.

Partida oso lehiatua izan zen, beraientzat, 4 puntu galdu zituztenak, zailtasun handia uzten die ligako azken partidua jokatu aurretik.

Hasierako XV:

  1. Kutxu
  2. Wally
  3. Gaston
  4. Franco
  5. Goyo
  6. Achraf
  7. Txitxo
  8. Doudou
  9. Patxi
  10. Gradyn
  11. Markel
  12. Graeme
  13. Jon Arri
  14. Jokin
  15. Gaizka 

Jokalari hauek ere minutuak jokatu zituzten:

  • Kaye
Azken albisteak