Kategoria: Senior Neskak, Senior Neskak Kronikak

Eibar rugby taldeak 40-38 irabazi zuen atzo, 12:00etan, Madrilgo Majadahonda taldeari. Ikuskizun ikaragarria ikusi zen Unbeko harmailetan.

Iaz jokatutako finalerdietako dinamika bera errepikatu da, EIBAR baloiaren jabe baitzen lehen zatian, baina bigarren zatian madrildarrek azken minutuetara arte markagailuan tartea murriztean joan zen.

Lehen zatian lehenengo entsegua Majadahonda ttaldearena izan arren, EIBAR izan zen baloiaren jaun eta jabe. Jokoaren erritmoaren ondorioz eibartek 28-7 bukatu zuen atsedenaldian.

Bi taldeek entsegu erakustaldia egin zuten. Bigarren zatian, Majadahonda, ez zuen amore eman, eta gainera intentsitate handiagoz itzuli zen. Partida orekatu egin zen, ez zegoen menderatzaile argirik. Majadahondak markagailua murriztea lortu zuen 40-38rekin bukatu arte.

Bihotzekoak jota, tentsio handiarekin, Eibartarrek argi zuten aldeko markagailuari eutsiko ziotela, baina nekeak jota zeuden armaginak, baina, hala ere, eutsi egin diote bigarren zatiko kemenari.

Eibar errugbiak Ligako lehen postuan jarraitzen du, aste honetan atsedena hartuko du eta hurrengoan beste aurkari zuzen batekin itzuliko dira: Sevillas vs Eibar rugby!


ZORIONAK EIBAR!!

Azken albisteak