Kategoria: Akademia ERT, Bestelako berriak

16 urtez azpiko taldeak urtea modurik onenean amaitzen du!! beste garaipen bat gehituz!

Larunbat honetan, 10:30ean Irunen, Eibar Txingudiren aurka jokatu zuen.

Eibarrek eraso handia erakutsi du eta nagusi izan lehen zatian. Eraso on batekin aldea sartzeko eta etxeko taldeari garaipena zailtzeko gai izan ziren. Lehen zatia 7-47 bukatu zen Eibarren alde.

Bigarren zatian, etxekoek antolatzeko aukera izan zuten eta eskuak jaitsi gabe bi entsegu egin ahal izan zituzten markagailuko aldea pixka bat murriztuz, baina ez zen nahikoa izan Eibar 17-50era harrapatzeko.

16 urtez azpiko taldeak gero eta gehiago erakusten du zein talde ona den, taldean lan eginez, lankideari lagunduz eta egunetik egunera gehiago ikasiz!

ZORIONAK TALDE!!

Azken albisteak