Gabonetako atsedenaldia eta gero, Avia Eibar Rugby Taldeak Bathco Santanderren aurka jokatu du denboraldiari berriz ekintzeko. Hasiera batean bidaia zaila da, santanderreko taldeak azkenengo norgehiagokak irabazi bait ditu.
Norgehiagoka larunbata 12an arratsaldeko 16:00tan izan da Ruth Beitia polikiroldegian. Lehenengo zatia parekatua izan da, Bathcok posesio gehiago edukiz eta eibartarrak defentsa ordenatu eta on bat eginez. Horrela, atsedenaldira 19-0 joan dira.
Bigarren zatian ordea, santanderreko jokalarien tamaina asko nabaritu da beraien aurrelariak erabiliz eta horrela, eibartarrak nekatuz eta beraien defentsan min eginez eta horrela puntuak lortuz. Bigarren zati osoan horrela jarraitu dute Bathcok eibartarren defentsan min eginez, eta eibartarrak idar gabe geratzen.
Azkenengo emaitza 52-0 izan da.
Orain Avia Eibar Rugby Taldeak entrenatzen jarraitu behar dute hobetzen jarraitzeko eta datozen partidu gogorrei aurre egiteko.
Azken albisteak