Gaur Avia Eibar Rugby Taldeko fitxaketa berria den Santiago Carrara-ri elkarrizketa egingo diogu. Santiagok 26urte ditu, 10bezala jokatzen du eta Italiako Catania taldetik dator. Jokatzeaz gain, sub16, sub18 eta nesken bigarren taldean entrenatzaile bezala egongo da.
Santiago, zein izan da zure kirol ibilbidea?
Argentinako Jockey Club Cordoban egin nituen lehenengo hurratsak. Nire bigarren etxea bezala izan zen, bertan jokalari eta pertsona bezala hezi ninduten eta. 4urterekin hasi nintzen, Cordoba probintziako sub15,16,17 eta 18 taldeetan jokatu nuen. 18 urterekin JCC-ko lehen taldean debutatu nuen 2009an. Rugby 7modalitatean ere lehenengo taldean ibili nintzen.
Errugby jokalari bezala, zein izan zen zure azken esperientzia?
Sizilian jokatzetik nator, Amatori Catania (Catania) taldetik hain zuzen. Etxetik kanpo egoten nintzen lehen aldia izateko, oso esperientzia polita izan da. Oso gustura ibili naiz eta azkar moldatu nintzen bertako bizi modura.
Zeintzuk izan dira Avia Eibar Rugby Taldera etortzeko arrazoiak?
Eibarren entrenatzaile bezala aritzeko aukera eskeini zidaten, bai jubenil eta emakume mailan. Nire klubean jubenil mailako taldeetan entrenatzaile bezala egon naiz, beti gustatu izan zait entrenatzaile moduan egotea eta nire teknika eta esperientzia ekartzera nator. Beste arrazoi bat Division de Honor B mailaz haunditzen doan kategoria dela da eta kirolari moduan hazteko aukera on bat zela iruditu zitzaidan. Taldean konfidantza daukat, gogo askorekin ikusten dut.
Avia Eibar Rugby Taldea-ri buruz, ze iritzi daukazu?
Talde oso ona da, pertsona serio, konprometitu eta hazteko gogoekin dagoenekin osatua dagoela iruditu zait. Hasiera batetik besoak zabalik jaso ninduten eta nirekiko jarreta oso ona izan da.
Zer uste duzu emando diozula taldeari?
Zuloak sortu eta taldekideei jokalaztea gustatzen zait. Erasoan bizkortasuna eta defentsan segurtasuna ematea espero dut. Normalean 10, apertura, bezala jokatzen dut baña 12 eta 15 bezala ere jokatu izan dut. Gogor ari gara entrenatzen liga hasierara ahal bezain hobekien iristeko.