Jokin Garcia Basurto, AVIA A taldeko jokalaria, 20 urte baino gehiago daramatza bere taldearekin jokatzen. Ibilbide ona duen erreferentea da, mutilen taldeko aspektu guztietan eta garapenean presente egonik.
-Gogoratzen al duzu hasi zineneko errugbia? Nolakoa zen?
Pufff… urte asko pasa dira orduandik. Kasualitatez izan zen, eta nola ez, inoiz nekatzen ez den Ramon Telleriari esker.
10 urterekin praktikatzen duzun edozein kirolen helburua ondo pasatzea eta lagunekin egotea da, orduango errugbitik gogoratzen dudan lehenengo gauza bizitado momentu onak dira.
–20 urteko ibilbidearekin… lesio garrantzitsurik izan al duzu? Nola lortu zenuen animorik ez galtzea eta pasientzia ez galtzea?
Ummm, utzi pentsatzen… (jajaja). 3 lesiori egin behar izan diet aurre, bi aldiz barneko ligamentua (bakoitza belaun batean) eta tibia eta peroneko haustura bat ezkerreko orkatilan. Erruperazio luzeko lesioak dira, bakoitzean 6 hilabete egon behar izan nintzen gogor lanean.
Nire izateko erak asko laguntzen dit honetan, erronkak gustatzen baizizkit eta berregokitze hauek niretzat erronka pertsonal eta profesional bilakatu ziren, aukera hauen bidez biregokitzetan lanean hasteko aukera eman didate, hau baita benetan gustuko dudana.
–Gaur egun IVEFeko irakasle…errugbiak kirol bezala bultzatu al zaitu kirolaren munduan lan egitera?
Txikitatik geldi egon ezin den mutikoa izan naiz eta ariketa fisikoa egitea beti gustatu izan zait, beraz, ez dakit ze puntutaraino bultzatu nauen… eskubaloian edo beste edozein kiroletan arituta ere uste dut bide beretik joango nintzatekeela, baina hori ez dugu inoiz jakingo…
–Euskadin errugbia hazten dago eta gero eta ekipo gehiago daude. Donostin bizita… zergatik Eibarren eta ez beste baten? Pasioa al da?
Lehen esandako moduan momentu onak igarotzeko hasi nitzen jokatzen, uste dut taldeak eman dizkidan lagun onegatik jarraitzen dudala Eibarren. Ziur nago Igor Martin, Mikel Meabe, Gaizka Arri… eta beste batzuk gabe aspaldi en nintzela hemen egongo, izan ere, nahiz eta gustora etorri, azkenean Donosti eta Unbe arteko bideak luze egiten dira, batez ere Bera Bera eta Hernani bezalako taldeak gertu izanda.
–Denboraldiez hitz eginez, gogoratzen al duzu denboraldirik aldatzea, hobetzea, negar egitea…egin zizunik? Nola bizi izan zenuen Ohorezko B mailarako igoera orain dela 9 urte?
Urte asko, gogorapen asko dira… lesionatuta egon nintzen denboraldiak ahalik eta azkarren bueltatzean pentsatzen, igoerak, promozioak eta jetsierak… baina uste dut dudarik gabe gehien markatu nauten denboraldiak igoerarenak eta entrenatzaile Txema Isasi zegoenekoak direla, eta ni preparatzaile fisiko eta beheko kategorietako entrenatzaile bezala nengoenekoak direla.
-zuretzat etorkizunik ikusten al duzu errugbian?
Bizitzako gauza guztietan bezala etapak daude eta hau noiz hasi zen badakit baina noiz bukatuko den ez… dakidan bakarra guzti honetarako behar dena pasioa dela da eta hau badaukat. Partida bakoitza azkenengoa balitz bezala jokaten dut, domekan, Vigoren ondoren edo denboraldiaren amaieran utziko dudan jakin gabe…denborak esango du.