Ion Unamuno, edo Moro bezala ere ezaguna, 19 urtez jokatzen ibili ondoren, orain mutilen Avia Eibar bigarren taldeko entrenatzailea da. Orain dela bi urte utzi zion jokatzeari, baina hala ere, zelai barruan eta zelaitik kanpo presente egoten jarraitzen du.
Orain dela bi urte zelai barruko ibilbidea utzi zenuen, 19 urtez jokatu ondoren… Nostalgiaz gogoratzen al duzu jokalari zineneko etapa? Nolakoa da partidak kanpotik ikustea?
Normala da nostalgia sentitzea. Baina bizitzak etapak dauzka, bakoitzak bere momentua dauka eta jakin behar da momentu bakoitzean egoten.
Kanpotik ikustea, egia esan, nik ez dut neure burua partida bat jokatzen ikusten, partida bat jokatzeko gorputza sasoian izan behar delako. Kanpoan zaudenean amorrua ematen dizu, bertan egongo bazina gauzak hobeto egingo zenituzkela uste duzulako, baina horiek bakarrik pentsamenduak dira.
Orain ikasten ari naiz eta bizitza guztia daukat ikasteko; beraz, ni beti hor egongo naiz kluba babesten ahal dudanarekin.
Gogoratzen al duzu denboraldi bat edo momenturen bat aldatzea, hobetzea, negar egitea…egin zizunik?
Nire ustez, nire errugbi bizitzan denbora onak eta oso onak izan ditut. Denboraldi batzuetan talde oso ona eduki genuen eta asko disfrutatu nuen. Urte txarrak ere izan dira, baina lagunekin jolasten zenuen eta nik ez nituzke inoiz aldatuko. Hobeto edo okerrago, baina eginda dago.
Asko gogoratzen dudan momentua, Zaragozan Espainako txapelketan Bartzelonaren aurka irabazi genuen aldia da.
Urte hortan Txemarekin jokatzen genuen, eta Espainako lehenengo nazionaleko txapelketa irabazi genuen. Zaragozan izan zen finaleko partida eta Bartzelonak talde ona ekarri zuen, baina guk burua eta talde indarra erakutsi genituen. Nire jokalari agurra ere oso oroitzapen ona da niretzat, maite nituen lagun guztiak hor zeudelako.
–AVIA Eibar B mutilen entrenatzailea zara orain… Zerk bultzatu zintuen proiektu honetan sartzera? Zelan ikusten zara entrenatzaile moduan? Eta nola ikusten duzu taldearen garapena?
Cristina eta Gastonek bigarren talde bat sortzea oso garrantzitsua zela esan zidaten eta bigarren taldeko entrenatzaile izatea proposatu zidaten. Nik hasieran ez nuen sinizten bigarren talde bat sortzeko aukera zegoenik, baina poliki poliki atera genuen. Aurten bigarren urtea izan da, eta nahiz eta jende asko ez izan, nire ustez, aurtengo taldea joan zen urtekoa baino talde helduagoa da. Hurrengo urtean beste 8 gazte igoko dira eta egia esan, senior taldera igotzen denarentzat eta errugbiaz disfrutatzen duenarentzat, talde ezin hobea da. Nik talde honetan indar asko ikusten dut.
Ni hor egongo naiz. Neure burua gustora ikusten dut jendearekin eta entrenamenduetan. Klubak gero eta gauza gehiago irakasten dizkit eta egunetik egunera, egiten duguna topera egin behar dugu, bizitza motza da eta. Gogoz kontra ezin da ezer egin, gauza horiek txarrak dira gure bizitzan. Beraz, postazuna da behar duguna.
–Errugbi arloan, nolako etorkizuna ikusten diozu zure buruari?
Neure burua beste bat bezala ikusten dut, errugbian eta Eibarren. Nire helburua, errugbiak niri eman didana Eibarko jedeari elaraztea da. Errugbiaz gozatzeko aukera ederra eduki dut, eta hor dagoen jendeari errugbiak niri eman didana, haiei ematen saiatzen naiz. Jendea gogoekin ikusten dut, eta taldean 150 pertsona daude, ni horietako bat bakarrik naiz.