Kategoria: Bestelako berriak

Felix Beitia eta Marixabel Ugarteburu,

Ez da partidarik egoten Felix bere kamararekin eta Marixabel Eibar animatzen dauden umeei emateko karamelorik gabe. Afizioa, guztiz konprometituta daude AVIA Eibar Rugbyrekin.
Kluba osatzen duten guztiek nabarmentzen dute bikote honen positibotasun etengabea, jokalarienganako goraipenak, ematen duten indarra… eguraldi oso txarrarekin ere Felix argazkiak ateratzen egoten da irribarre batekin…

Nondik datorkizue errugbiarekiko pasio hori? Nork bultzatu zuen nor?
(Marixabel) Denbora asko pasa da jada…orain dela 17 urte hasi ginen. 2002an gure semea kedetetan jokatzen hasi zenean, orduan bihurtu ginen zale. Eta ordutik aurrera ahal dugun guztietan etorri gara ikustera. Honen aurretik ez genuen errugbiaz ia ezer ulertzen eta ez genuen ikusten. Semeagatik hasi ginen, bera izan zen honetara bultzatu gintuena.
(Felix) Joaten hasten zara eta azkenean barruan sartzen zaizu. Errugbia probatzen duenari gustatu egiten zaio… hori esaten dute, ezta? Ba ikustearekin berdina gertatzen da. Neri argazkilaritzagatik gehiago..
(Felix) Edozein egoera eta eguraldi izanda ere, beti joaten gara partiduetara. Argazki bat dago Marixabel eta bere laguna aterkinarekin agertzen direna eta norbaiten aterkidun neskak bezala etiketatu zituen.

Noiz bizi izan duzue gehiago zale izatea? Emozionatu edo sufritu duzuen partidutik…
(Marixabel) errugbiarekin leku askotan egon gara, errugbiarekin momentu oso onak pasa ditugu, baina emozionalki sufritu ere egin dugu.
(Felix) Mutilen lehen bueltako etxean jokatutako azkenengo bi partidak, horrenbeste saiatu ondoren puntu bategatik galduta…horrelako partidek min egiten dute ariman.
(Marixabel) Baina sufrimendu baino poztasun gehiago izan dira errugbiak eman dizkigunak, hainbeste gustatzen zaigu ikustearekin bakarrik sentitzera heltzen garela.

Felix, zenbat denbora daramazu kamararekin argazkiak ateratzen? Eta zergatik Eibar Rugbyri?
(Felix) atera nuen lehenengo argazkia 2007an izan zen, ondo gogoratzen badut apirilak 17 baten, enpresako bazkai baten nengoen, kafea utzi nuen eta korrika etorri nintzen partidua ikusi eta argazkia etaratzera. Ordun dik aurrera miloika etarako nituen.
Eta ez da erraza e.. aste bukaera batzuetan hiru jardunaldi egon izan dira eta hiruretara joan izan naiz. Lan ordu asko dira. Partida bakoitzeko 700 argqzki inguru etaratzen ditut eta ondoren sare sozialek ez dituzte hainbeste onartzen, beraz argazki guztietatik aukeraketa egiten ibili beharra daukat.
Nire sistema jokatzen duten guztiak agertzea da eta ez da erraza… batzuetan alde baten nago eta heltzen naizenerako jokalariak beste aldean daude.

Horren beste bultzatzen duzuen Nesken AVIA Eibar taldeak zuen falta igarri zuen partidarik garrantzitsuenean (Getxoren aurka)… Nola bizi izan zenuten partidaren emozioa etxetik?
(Isabel) Asko sentitzen dugu partida horretara joan ez izana, aurreko partida guztietara joan ondoren…gripea izan genuen… pena hadia eman zigun ez ikusteak eta postazuna lortu dutenagatik. Zuzenean transmititzen egon ziren eta, hura emozioa!!
(Felix) Miseria handiak ezagutu ditugu, zenbat aldiz Eibarrak 10-12rekin jokatu du 20 aldaketa baino gehiago zeuzkan taldeen aurka. 100-0 baino gehiagogatik irabazi gaituzten taldeak.
(Marixabel) Hori da inpotentziarik handieta eta kriston meritua. Asko sufritu dugu gure neskekin, baina orain lan handia egin da eta sinistesina da.

Inoiz ez da berandu errugbian jokatzeko…Probatzera animatuko zinatekeen? Gazteagoak zinetenean jokatzeko gogoarekin geratu zarete?
(Felix) Aizu mesedez, daukagun adinarekin… (??)
(Isabel) animatzaile bezala bai, baina jokalari… beti eman dit pena ez jokatu izanak eta gero eta gehiago ikusi gero eta pena gehiago ematen dit.
(Marixabel) Ni oso goiz jaio naizelako, bestela errugbi jokalari izango nintzateke. Beti esan izan dut, beti. Familian egotea bezala da, inguruan guztiok ezagutzen gara. Orain jendea animatzen dugu igo dein eta kategoria guztiak anima ditzan.

Azken albisteak