Asteburu honetan amaitzen zen Iberdrola Ligako (DHA) fase erregularra, eta gizonezko seniorrak Euskal Ligako finalaurrekoa jokatzen zuten.
Mutilak etxean indartu egin zirela erakutzi zuten 30-19 batekin, Getxok, aurreko topaketan, (fase erregularrean) 47-31 irabazi zuen.
Maiatzaren 7an, semifinalak jokatuko dute, eta handik aterako da, maiatzaren 21ean jokatutako tituloa, jokaleku neutralean.
Emakumeak, berriz, CRATen aurka jokatu zuten, baina ezin izan zuten Galiziako garaipena lortu (26 – 17), baina 4. postuan amaitu zuten, playoffetarako sailkapena lortuz. Partida-hasiera ez zuten oso ona izan, baina, jokoa doitzeko beharra sumatu zuten. Minutuak pasatzean, pixkanaka zuzentzeko aukera izan zuten, baina, jokoa eskuratu eta markagailuari hurbildu nahi izan zutenerako, laurogei minutuak amaitu egin ziren.
TADa aldekoa bada, asteburu honetan jokatuko da finalerdia Sevillan, Las Cocosen aurka.
Arrakasta asko opa diegu biei!!