Kategoria: Bestelako berriak

Euskadiko taldeak atzo Madrilen jokatu zuen Sanse scrum taldearen zelaian 12h-tan. Gure neskek ezin izan zuten ezer egin talde madrildar indartsuaren aurka. Garaituak izan ziren 79-0, nahiz eta markagailuak ez duen euskadiren defentsa gogorra isladatzen.

Partidaren lehenengo 15 minutuetan Madrilek espero ez zuen aurkari gogor bat aurkitu zuen aurrean, defentsari onari esker ez zuen aurrera egitea lortzen. Plakaje akats batzuen ondoren, madrildarrek jokoan jarraipena lortu zuten, lehenengo entseguak lortuz. Madrileko komunitateko taldea oso talde indartsua da eta jokoan euren arteko kohesioa asko igartzen zen.

Nahiz eta Euskadik ez zuen punturik lortu, porrotak ez zuen hain zapote garratza izan. Nahiz eta galdu, lan ona egin zuten sentsazioarekin itzuli ziren etxera.

Eibarko jokalari diren Aleu Cid, Lucia Moya, Jone Agirrezabal eta Amaiur Mayo hasierako 15ekoan irten ziren jokatzera.

Aste bukaera honetan Tudelan jokatzea tokatzen zaie, Kataluiniako selekzioaren aurka. Partida garrantzitsua izango da, autonomien lehiaketako B mailara zein jetsiko den erabakiko baita.

Bestalde, gipuzkoako selekzioak Nafarroako topaketa baten parte hartu zuen, Bizkaia eta Nafarroako selekzioekin batera. 20 urte azpiko gure jokalariek topaketaz gozatu ahal izan zuten. Lehenengo partida Nafarroaren aurka izan zen, nahiko berdinduta egon arren berau garaile irtenaz. Bigarren Bizkaiaren aurka, jokalari gipuzkoarrak saiatu ziren, baina aurkarien azkartasuna eta euren nekea igarri egin ziren. Hala ere, ikasi eta errugbiaz gozatzeko aukera ezin hobea izan zuten.

Azken albisteak