Kategoria: Bestelako berriak

Avia Eibar Rugby taldeko jokalaria den Aleu Cid, 18 azpikoen Espainiako selekzioaren kontzentraziorako hautatua izan da Seven-eko modalitatean. Abuztuaren 26tik 29ra Madrilen elkartuko dira Europako Seven txapelketa prestatzeko. Kontzentrazio honetara deitutako 15en artetik 12 jokalari aukeratuko dituzte Europako txapelketa jokatzera joateko. Europeoa abuztuaren 29tik irailaren 2rarte izango da Polonian.
Ikasteko aukera paregabea izango du Aleuk.

Zorterik onena opa diogu gure jokalariari!

 

Azken albisteak