Kategoria: Bestelako berriak

Eibar Rugby Taldeak antolatutako garagardo feriaren edizio berri honi Ekainak 11n emango zaio hasiera. Aurtengo 17. edizio honek berritasun asko ekarriko ditu.

Irekiera 11/06

19:00 h

Saria: Ixa Rodriguez

Emanaldia: Big Ion (acústico) 22 h

12/06

Emanaldia: Parrapas 22 h

13/06

Emanaldia: Mugi Panderoa 22 h

14/06

Emanaldia: Parrapas 22 h

15/06

Emakumezkoen topaketa (Unbe)

Emakumezkoen topaketako partaideen bazkaria

Kontzertua Unzaga-n

16/06

Igande solidarioa

ERT, Katubeltz eta Marcan Huella-k antolatuta

Ekintzak

  • Jokoak umeentzat:  ipuin kontalaria/aurpegi pintatzea/ marrazkiak
  • Txakurren desfilea 12:30 h
  • Paella Solidarioa: Prezioa 5 €

 

Eibar Rugby Taldea aurten berritasunekin aurkezten da garagardo feriara eta horregatik, Unzagako karpara gerturatzen diren guztiek jarduera berriez gozatzeko aukera izando dute.

Garagardoa: Ferian falta ezin dena garagardo aukera zabala eta preziorik onenean, dastatu eta disfrutatzeko. Bereziekin hasita, Guinnes, Murphys ,Salvator, Oktoberfest, Trigo eta Affligem, eta arruntagoekin jarraitzeko, 18/70, Radler, Buckler  edo Amstel Oro. Aurten lehenenego aldiz IPA Lagunitas garagardoa ere izango dugu, guztiok bere zapore bikainaiz disfrutatu dezagun.

Gainera, 18/70 eta Amster Oro garagardoek deskontua izango dute zapatu gabean kontzertuak irauten duen bitartean.

Horretaz gain, aurten bazkariak ere berritasunak dakartza. Aste Aleman baten beharrezkoa den txerri-ukondoa, tipikoak diren saltxitxa eta purearekin batera emango da.

Gainera, ez dira faltako burruntzi bikainak eta nobedade moduan hanburgesak ere izango ditugu, Urkizuko Mugika harategiak hornitutakoak eta kalitate bikainekoak. Etxeko txikienentzat tortipizzak izango dira eta haragia jaten ez dutenentzat espinaka eta bexamelezko brick goxo batzuk dauzkagu.

Feriako azkenengo bi egunak ekitaldi bereziak egiteko aprobetxatuko dira. Zapatuan emakumezkoen errugbi topaketa antolatuko dugu Unben, nahi duten emakume guztiek parte hartu dezakete bertan, nahiz eta errugbia ezagutu edo ez. Eta modurik onenean bukatzeko, feriako karpan egingo den bazkari batekin emango diogu amaiera topaketari.

16an, feriako azkenengo eguna, igande solidarioa egingo da. ERT, Katubeltz eta Marca Huella-k elkarlanean antolatuta. Ekitaldi ugari egingo dira, esaterako txakurren desfilea, umeentzako jokoak eta paella solidarioa.

Karpa 21h-ak aldera itxiko dugu, rifen zozketa egin ostean. Bertan Canariaserako bidai bat zozketatzen da, 1200 eurotan baloraturikoa.

Espero dugu Eibar Rugby Taldearen XVII. Garagardo Feriara urbildu diren guztiek bertan bizitako uneetaz disfrutatu izana. Espero dugu datorren urteko edizioaz ere gozatu ahal izatea.

Azken albisteak