Gaur Soraluzeko ikastetxean kirolari buruzko hitzaldi bat eman du gure nesken taldeko Amaiur Mayok. Ikastetxeko 5.mailako haurrak izan dira horren lekuko.
Ikastetxean kirola bultzatzeko helburu bezala, haurrei bideratutako ekitaldia prestatu da; gelan, hainbat kirol ezberdin landu badituzte ere, oraingo honetan errugbia izan da nagusi.
Haurrek eta irakasleek hainbat galdera prestatu dituzte, errugbia sakonago ezagutzeko asmoz.
Umeak protagonista izan dira, beraiek bideratu baitute hitzaldia, euren zalantzak adieraziz.
Horri esker, errugbiaren eta emakumearen egoeraren inguruan mintzatu dira. Bi gai hauek, pil-pilean daude eta guztiz beharrezkoa da haurrek egoeraren inguruko informazioa izatea.
Horretaz gain, aukera aprobetxatzeko asmoz, kirol hau ezagutzeko gonbidapena egiten dizuegu. Gure web orrialdean, ordutegiak eta informazio gehiago topa ditzakezue.
Eskerrik asko Soraluzeko irakasle eta ikasleei horrelako harrera eta aukera emateagatik.
Azken albisteak