Duela hilabete jokatu zuten Unben AVIA EIBAR R.T. sub14 eta TXINGUDIk ligako joaneko partidua eta, orduan gertatu zen bezala , bi taldeen arteko parekotasunak sekulako emozioa eman zion larunbat honetan Irunen izandako norgehiagokoari.
Txingudik partidua hasi eta berehala egin zuen lehenengo entsaioa, eta denbora osoan aurretik mantendu zen markagailuan. Baina Eibarrek ez zuen inoiz amore eman eta amaierarako ordu laurden eskas falta zenean lortu zuen irundarren pare ipintzea. Hortik aurrera emozioa nagusi izan zen, eta aurreko partidua tanto bakar bateko aldearekin bukatu bazen, oraingoan bi puntu baino ez , eta gainera azken jokaldian erabakita.
Ondo jokatu zuten eibartarrek, izugarrizko ahalegina egiten oso gogorra izan zen partidu osoaren zehar. Batzuetan antolakuntza falta izan zuten, bai eta beraien arteko tentsio uneak ere. Batez ere Txingudik egindako entsaio baten ondoren. Baina gero, gutxiago haserretuz, partidua atera zuten. Horrela, línea hobeto hartuta , erasoan oso indartsu ibili ziren eta aurrelariek baloia hartzen zutenean metro asko egiten zuten aurrera.
Datorren igandean ligako amaiera izango da. AVIA EIBAR R.T.-k IRUÑA RUGBY-rekin jokatuko du azken partidua Nafarroako hiriburuan.