Gaztedi eta Eibar Avia nesken arteko partidua bertan behera gelditu da, aurreko orduetan egin zuen elurtearen ondorioz. Partidua Gasteizen, Gamarran, urtarrilaren 7an goizeko 11:30etan jokatu behar zen. Egoeraren ondorioz joatea eta jolastea ezinezkoa izan ziren. Eibarko neskak, gabonetako geldialdiaren eta bakoitzak egin duen prestaketa fisikoaren ostean ligako talderik handienetako baten aurka jokatzeko prest zeuden. Lanean jarraotuko dute partiduaren data berria jakin arte.
Azken albisteak