Kategoria: Bestelako berriak

Eider Olarreta, nesken taldeko jokalaria, klub eibartarreko gerente berria da orain.

Izatez gernikarra da, 24 urte ditu eta ekonomialaria da. Hemendik aurrera, klubaren jarduera ekonomiko eta administratiboaz arduratuko da.

“klubean sartu nintzenetik Eibar Rugby Taldeak proiektu haundi bat dauka epe luzera eta helburu horiek betetzen oso zentratuta dago.
Pertsonalean, asko motibatzen eta ilusionatzen nauen zerbait da, baina honek ardura asko suposatzen du nire gain, proiektu honen zati batek lortu ditzazkegun dirulaguntzekin daukan lotura estuagatik eta hori da nire lanetako bat. ” dio Eiderrek.

Gainera hurrengoa gehitzen du:” beste helburuetako bat errugbia Euskal errefentzia bihurtzea da, eta Eibarretik lortzen badugu, oso harro egongo gara lortutakoaz. Oraingoz, elitean jokatzen duten euskal jokalariak hirira mugitu beharrik gabe jokatu ahal izatea lortu dugu. Euskaldunek elite mailan jokatzeko hirian bizi direnen aukera berdina izatea lortu nahi dugu.”

Horretaz gain, jokalari bikaina da, hasierako pausuak Gernika Rugbyn eman ondoren, 5 urte daramatza jada errugbian jokatzen eta horietako 2 urte Eibar Rugbyn!

Azken albisteak