Eibarrek eskuan izan du garaipena eta Olinpikoak in extremis irabazi du azken minutuetan 22-24ko emaitzarekin.
Eibarrek partida garrantzitsua jokatu behar zuen larunbatean, azaroak 5, C.R Olinpikoaren aurka Unben 16: 00etan. Sailkapeneko azken postuan zeuden bi taldeak garaipen bila zebiltzan azken postuetatik aldentzeko.
Eibartarrak euren buruaz seguru sartu ziren berdegunean partida gogor batean. Joko garaian, madrildarrek hainbat saiakera egin zituzten Eibarren 22. minutuan, baina Eibarrek defentsa sendoa egin zuen eta 13. minutuan madrildarrek egindako hutsak aprobetxatuz entsegu markara iristea lortu zuten markagailua estreinatzeko. Olinpikoa nahiz eta erreakzionatzeko denbora behar izan, Eibarko entsegu lerrora iritsia lortu zuen 2 entsegu eginez minutu gutxitan.
5-12koarekin berriro ekin zion partidari, eta madrildarrek markagailutik aldentzea lortu zuten zigor-entsegu baten ondoren. Eibarrek, eskuak jaitsi gabe, partidan sartu zen berriro, bi entsegu jarraian eginez eta markagailuan 17-19 puntuko aldea murriztuz. Partida amaitzeko minutu gutxi batzuk falta zirela Eibarrek Olinpikoa aurreratzea lortu zuen, baina azken bi minutuetan madrildarrek jakin zuten sendotasunari eusten eta garaipena ematen zien entsegua lortzen.
Eibarrek, zalantzarik gabe, partida bakoitzak borrokatzen ditu, eta pixkanaka emaitzak eta hobekuntzak ikusten ari dira. Hurrengoa, azaroaren 26an Cisnerosen aurka!
HURRENGOANBAI NESKAK!