Ezin izan zuen garaipenarekin estreinatu Iberdrola Ligan, Majadahondan erori baitzen Ligaren estreinaldian 36-17
Eibarko taldeak berriro ekin dio Iberdrola Ligari, liga nazionalean hirugarren urtea da. Hainbat hilabetetako prestakuntza eta denboraldiaurreko lanaren ondoren, lehen jardunaldia irabazi gabe estrenatu dira eibartarrak.
Majadahonda, talde indartsu eta fisikoa, demboraldiaurreko gogor batetik datoz, maila handiko hainbat lagunarteko jokatuz eta Cocos Sevilla taldearen aurka CopaIberica irabaziz.
Egindako prestakuntza zelaian islatu da, madrildarrak partidu osoan nagusitu ziren. Hala ere, eibartarrek aurre egin eta gogor erantzun ahal izan zieten, 12-12ko lehen zatia amaituz. Bigarren zatian, Majadahondak erritmo onarekin jarraitu zuen, eta Eibarrek ezin izan zion aurre egin, eta 36-17 irabazi zituen madrildarren alde.
Hurrengo igandean, hilak 9, etxean, UNBE, Cocos Sevillaren aurka jokatuko dute!!