Kategoria: Senior Mutilak A Kronikak

Eibar Errugbik bolada onean jarraitzen du! Dagoeneko 7 garaipen jarraian lortu ditu. Azken garaipena larunbat honetan Bera Beraren aurka etxean nagusitasun argia ondoren lortu du.

Eibartarrek jokatu duten 2.itzuliko 3. partida izan da. Lehenengo fasean 6. posizioan geratu ziren. Denboraldiaren hasieratik taldeak izan duen aurrerapena oso nabarmena izaten ari da, eta horren emaitza jarraian lortutako 7 garaipenak dira.

Bera Beraren aurka, Eibarrek bi aurpegi desberdin erakutsi zituen, lehen zatian partida parekatuegia izan zen. Bera Bera ez zuen zalantzarik erakusten baina markagailuan gertu jarraitzen zuen eta Eibar ez zituen bere jokaldiak bukatzen.

Bigarren zatian, Eibarko taldeak defentsan eta erasoan egindako lanak partidako dinamika aldatzea lortu zuten. bigarren denbora bikaina egin zuten, jokaldiak amaituz eta garaipen nagusi batekin amaitutzat eman zen Partida. 46-15 EIBAR taldearen alde.

Eibartarrak astebeteko atsedena du, lanean jarraitzeko eta garaipenak lortzen jarraitzeko aprobetxatuko dute.

Azken albisteak