Kategoria: Eskola ERT

2018ko urriak 21
4 talde izan genituen Eibarko Unbe-ko kirol gunean gazteen partidoak jokatzen; 10 eta 12 urte azpikoak hain zuzen ere: La Rioja, Gaztedi ( Gasteiz ), Arrasate eta EIbar.
Kronika honetan azpimarratu nahi duguna oso garrantzitsua da, batez ere gazteekin heziketa egoki bat landu nahi badugu: entrenatzaileen jarrera neska-mutil gazteekin. Adin hauetan, 10-12, emaitzak bigarren maila batean uzten dira, taldearekiko konpromesua eta begirunea indartuz.
Rugbyaren praktikak taldean du bere indarra, helburuak lortzeko denon lana eta elkarrekiko errespetua ezinbestekoa bihurtzen delarik. Horrela partidu gogor baten ostean galtzaileari txalotu egiten zaio, eta talde guztiek elkarrekin bazkaltzen dute.

 

Azken albisteak