Kategoria: Senior Neskak

Eibar Rugbyk kirol bekak atera ditu, Ohorezko Mailan lehiatzea eta ikasketa/lanak uztartu nahi dituzten kirolarientzat.

Eibarrek kirol bekak eskaintzen dituen lehen aldia da. Beka horiek 1997-2005 aldian jaiotako jokalari nazional eta atzerritarrei zuzenduta daude, hainbat arrazoi direla medio goi-mailako errugbian jokatzeko aukerarik ez dutenei.

Pertsona bakoitzarentzako plan pertsonalizatuak (ostatua, ikasketak, garraio-kostuak, kirol-kostuak…) egingo dira.

Izena emateko epea zabalik dago Eibar errugbiko sare sozialetan edo e-maila bidaliz Secretaria@eibarugby.com helbidera.
Eskaera egiteko epea: ekainaren 13tik uztailaren 17ra.

Azken albisteak