Kategoria: Bestelako berriak

Eibar Rugbyk garaipena eraman du Madrilgo Olimpico taldearen aurka. Garaipen honekin, Eibarrek ligako 4.postua mantentzen jarraitzen du. Postu berean gelditzeko CRATen aurka lehiatu beharko du Iberdrola Ligako azken jardunaldian.

Domeka honetan, Madrilgo Pozuelo zelaian Iberdrola Ligako 7.jardunaldia jokatu da. Partida jarrantzitsua ligako 4an jarraitzeko.
Olimpikok, azken partidetan aldaketa ona egin duenak, ez dizkio gauza errez jarri Eibarri.

Lehenengo zatiako aurrenengo minutuetan markagailua eibartarren alde hasi da. Hala ere, Olimpicok aurre egin dio eta bi punturen deaberdintasunera iristea lortu du.

Bigarren zatian, intentsitate berdinak jarraitzen zuen. Oraingo honetan, eibartarrak kontserbadoreago izan dira, madrildarrek aprobetxatzen zituzten akatsak ekidituz. Sistema jarraituaz, Eibarrek beste bi entsegu lortu ditu, markagailua 27-36 amaitu da eibartarren alde.

Partida entretenigarria, gogorra eta botrokatua. Orain, Eibarri Iberdrola ligako bukaera oso garrantzitsua geratzen zaio, irabazi ezkero Ohorezko Mailako top 4an sartuko bait litzateke.

ZORIONAK EIBAR!

Azken albisteak