Kategoria: Senior Neskak

Eibar Rugby Taldea 2. Postua lortu du lehenengo bi partidak irabazi eta azkena galdu ondoren. Azkenengo partida hau, CRAT, zazpiko mailan esperientzia handia duen ekipoa izanik.

Denboraldi honetan egin den hobekuntza kontuan izanda Nazio txapelketan lehiatzeko apustua egin zuten, ekainaren 2an Valentzian. Sailkapen honetan, lehen postua lortuz gero, 2019ko erreginaren kopako txapelketan jokatzeko aukera lortzen zen.

Eibartarrek irabazteko grinak bultzatuta joko taktika hobetu dute.

Ondorengo ordutegia eta emaitzak izan zituen Eibarrek, ekinaren 2an:

10:22H Eibar- CRC (Madrid) #IRABAZITA(26-17)
11:50H Eibar- Arquitectura (Madrid) #IRABAZITA (38-5)
14:02H Eibar- CRAT (Coruña) #galduta(0-20)
14:46H Eibar- VRAC (Valladolid) #Bertanbehera

Eibartarrek lan eta joko ona erakutsi eta egin zuten. 2. Postua lortu arren, lehengo helburua betetzea lortu zuten. Orain, Eibarrek 2019ko Erreginaren txapelketan parte hartzeko itxaronaldian egongo da. Hau lortzeko, jada, ofizialki txapelketan parte hartuko duten talderen baten indargabetzeak ahalbidetuko luke.

Azken albisteak