Kategoria: Bestelako berriak

Hilabeteko geldialdiaren ostean, Eibar Rugby-k Liga Iberdrolari ekingo dio berriz. Igande honetan izango goizeko 11:00tan Unben, Cocodrilas (Sevilla) taldearen aurka!!
Denboraldia amaitzeko jardunaldi gutxiren faltan, bigarren bueltan ekipoen parekotasuna nabarmentzen ari da. “Top 4”-an sartzeko lehia inoiz baino biziago dago, talde ugari puntuazio berdintsuarekin dauelarik.
Oraingoan eibartarrak sevillakoen aurka arituko dira. Bi taldeek aldez aurretik jokatu izan dute kontran eta batak bestea garaitu ahal izan du, azken garaipena sevillaren aldekoa izan zelarik, markagailu estu batekin.

Bi taldeak fisikoki antzekoak dira. Tinko ekin beharko diote igande honetako partidua irabazteko.

Eibartik igande honetan Unbera etortzera gonbidatzen zaituztegu. Bultza dezagun batera!!!

Azken albisteak