Ermuko Nazioarteko Elkartasun eta Lankidetza Konteiluak EIBAR RUGBY TALDEAri gure esker ona adierazi nahi diogu, larunbat honetan ospatutako KULTUR-ARTEKO JAIAn klub honek izan duen parte- hartze gogotsuarengatik.
EIBAR RUGBY TALDEAk egindako ekarpena, klubaren stand-a ipiniz eta Errugbi Jokoak ekintzaren bitartez, garrantzi handikoa izan da, bat datorrelako Kontseilu honek jorratu nahi duen lan-ildoarekin: gure inguruan haur eta gazteei zuzendutako kirol, kultura eta aisialdi ekimenetan ANIZTASUNA modu aktiboan kontuan hartzea.
Izan ere, EIBAR RUGBY TALDEA erreferente bezala ikusten dugu gizarte konpromezu honetan, eta halaxe erakutsi zuen larunbatean, Klub honetako jende mordoak goiz-goizetik Ermuko Plazara bertaratuz eta Jaiaren montajean auzolean parte hartuz, eta baita beste zereginetan ere egun osoan zehar. Ekarpena handia Kultur–Arteko Jaia izandako arrakastan
ESKERRIK ASKO