Kategoria: Senior Mutilak A Kronikak

Larunbat honetan Eibar RTk Zarautzen aurka jokatu du Unben. Aurrekoan izozteak zapuztu zuen partida, egun eguzkitsu batean jokatu izan da, eta norgehiagoka eder eta lehiatua ekarri du.
Lehen zatian markagailua etxekoentzako kontran amaitu bada ere, eibartarrek emaitzari buelta ematea lortu dute 20-18 markagailuarekin partida irabaziz.

Armaginek jarraian lortu duten laugarren garaipena izan da, ligako lehen fase honetan 6 garaipen lortu dituztelarik.
Garaipen honek seigarren postuan utzi du taldea, datorren asteburuan hasiko den bigarren itzuliari begira. Goranzko norabidearekin jarraitzea eta jokoa sendotzea izango da asmoa.

Azken albisteak